Itxi

telebista

22:00etan

'Una aldea francesa' telesailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Bigarren Mundu Gerran Frantziako herri txiki bateko biztanleen bizitza azalduko du telesailak.

  • Telesailaren promozioko argazkia

    Telesailaren promozioko argazkia

'Una aldea francesa' telesaila estreinatuko du ETB2k gaur. Frantziako herri txiki bateko biztanleen maitasun eta giza harremanak hartuko ditu hizpide, Europako historia garaikideko gatazka handienetako baten baitan, Bigarren Mundu Gerraren garaian, hain zuzen ere.

1940ko ekainean, Alemaniako soldaduak Jura herri txikira sartzen direnean, bertako biztanleen bizitza guztiz aldatuko da. Nazien Frantziako okupazioa hasi berri da, eta lau urte gehiago iraungo du. Denbora horretan, beldurrez, gosez eta arriskuz beteriko mundu batean bizi beharko dute. Garai hartako herritar frantsesen pentsaera eta bizimodua errealismo handiz erakutsiko du telesailak, Frantziako historiaren garai ilun eta latz honetan.

'Una aldea francesa' larunbat honetatik aurrera izango da ikusgai, 22:00etan, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista