Itxi

telebista

15:00etan

'Gutik zura' dokumentala estreinatuko du ETB1ek gaur

EiTB

Basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea du helburu.

  • Gutik Zura dokumentalaren kartela.

Gutik zura dokumentala estreinatuko du ETB1ek gaur, 15:00etan. Mari Jose Barriolak sortu, sustatu eta zuzendutako egitasmoa dugu, basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea helburu duena. Jon Maiak zuzendu du ikus-entzunezkoa.

Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. Dokumental honek aintzinatetik etorkizunerako bidaia egitera gonbidatzen gaitu, lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabili dute egileek, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista