Itxi

telebista

22:30ean

'La llamada' filmaren estreinaldia, astearte honetan, 'La Noche de...' saioan

EITB

Programak, gainera, Casablanca filmaren 75. urteurrenaren estreinaldia ospatuko du, eta La liga de la justicia filmeko sex symbol berri baten inguruan arituko da.

Astearte honetan, 'La Noche de…' saioak La llamada filma eskainiko du. Suspensez beteriko pelikula da eta Kanadan filmatu zuten. Gainera, aktore zerrenda bikaina du, besteak beste: Susan Sarandon, Donald Sutherland, Topher Grace eta Ellen Burstyn. Sarandonek Hazek Micallef detektibearen papera egingo du, eta udal polizia baten laguntzarekin, erlijio arrazoiek bultzatuta hiltzen duen psikopata baten atzean joango dira.

Saioak, gainera, La liga de la justicia filmean agertzen den begi berdedun aktorea izango dute protagonista, XXI. mendeko sex symbol berria izango dela aurreikusiz.

Halaber, Casablanca filmaren estreinaldiaren 75. urteurrena ospatuko du 'LND'k. Filmazioaren hainbat bitxikeriaren berri emango du saioak, besteak beste, Humphrey Bogartek zapata bereziak jarri zituela, Ingrid Bergmanen alboan txikiagoa ez iiruditzearren.

Amaitzeko, Marty Feldman komiko ezagunaren heriotzaren 35. urteurrenaren harira, bere ibilbidearen datu guztiak eta heriotzaren bitxikeri guztiak azalduko ditu La muerte os sienta tan mal atalak.

'La Noche de... La llamada' astearte honetan izango da ikusgai 22:30etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.

ong>n.