Itxi

telebista

Pilota

Eibarko pilota jaialdia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Elezkano II-Rezusta eta Altuna III-Martija bikoteek jokatuko dute txapelketako partida.

Gaur gauean, San Andres jaien barruan, Eibarko Atano III.a pilotalekuan arratsaldez egingo den jaialdia izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean hasita.

Lehendabizi, Binakako Txapelketako Elezkano II-Rezusta eta Altuna III-Martija bikoteen arteko partida eskainiko da. Ondoren, Jaka-Tolosa eta Dario-Jaunarena bikoteen arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista