telebista
Kirolak
Euskalgym 2017 jaialdia, gaur goizean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.| EiTB
Arratsaldean, Binakako Txapelketako Urrutikoetxea-L. Galartza / Victor-Albisu partida izango da ikusgai zuzenean Zierbenatik.
Azaroaren 18an Gasteizen egin zen Euskalgym jaialdiaz gozatzeko parada izango dugu igande goizean ETB1en eta eitb.eus-en, 12:00etan. Pedro Mari Goikoetxeak eta Espe Rodriguezek munduko gimnastarik onenen erakustaldiaren nondik norakoen berri emango digute.
Aleksandra Soldatova 19 urteko errusiarra, 40 domina baino gehiago eskuratu dituen Melitina Staniotua txapeldun handia, World Challenge Cup irabazi duen Katsyarina Halkina bielorrusiarra, 16 urte besterik ez dituen Sandra Agiurgiuculese italiarra, Katrin Taseva bulgariarra, eta guztien gainetik Dina Averina errusiarra, azken munduko txapelketako izar nagusia, urrezko hiru domina eta zilarrezko bi eskuratuta. Euskal Herriko taldeetako ordezkariek ere parte hartuko dute: Beti Aurrera, Oskitxo, Sakoneta, Ipurua, Donostia eta Tolosa.
Euskalgym 2017 jaialdiaren bigarren zatia abenduaren 6an izango da ikusgai, 15:45ean.
Arratsaldean, 17:00etan, 'ETB Kantxa' saioak Zierbenako pilota jaialdia eskainiko du zuzenean. Artola-Untoria / Laso-Aretxabaleta bikoteen arteko partidarekin hasiko da, eta, jarraian, Binakako Txapelketako Urrutikoetxea-L. Galartza / Victor-Albisu jokatuko da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.
Bestalde, birritan zabalduko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek herri kirolen tartea: 11:00etan, Banakako Kopako Mugertza II-Ruben Saralegi norgehiagoka izango da ikusgai; 16:00etan, Arria V.aren eta Zalduaren arteko desafioa.
Amaitzeko, 12:45ean, Binakako Erremonte Txapelketako partida izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en.