Itxi

telebista

22:30ean

'El desafío' pelikularen estreinaldia, gaurko 'La Noche de...'n

EiTB

Aurretik, Harvey Weinstein produktoreak hainbat urtez eta industriaren konplizitateaz egindako sexu-jazarpenen gaia aztertuko dute.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak El desafío pelikularen estreinaldia eskainiko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da: Philipe Petit ekilibrista frantsesak New Yorkeko dorre bikien arteko distantzia soka baten gainean zeharkatu zueneko istorio harrigarria kontatzen du. Joseph-Gordon Levitt protagonistaz eta gainerako aktoreez mintzatuko zaigu Felix Linares, eta filmatzeko lanen inguruko xehetasunak ere emango ditu.

Horrez gain, Matt Damonek estreinatuko duen film berriaren harira, horren ibilbidearen inguruko erreportajea eskainiko du saioak. Harvey Weinstein ekoizlearen sexu-gehiegikerien polemikak Damoni ere eragin dio. Produktorearen laguna da, eta 20 urtez berarekin lan egin zuen arren, gertaera horien berri ez zuela esan du, baina askok ez diote sinetsi. Weinstein eta Damon lotu zituen El indomable Will Hunting pelikularen 20. urteurrena betetzen denean, 'LND' saioak bien arteko harremana eta Weinsteinen kontrako salaketak aztertuko ditu.

Amaitzeko, pelikuletako esaldi ezagunenak errepasatuko ditu Tu frase favorita atalak.

'La Noche de... El desafío' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean hasita, eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema