telebista
Astelehenean, 22:30ean
Gipuzkoako barrualdera joango da 'Juego de Cartas' gaur gauean
A.E.|EiTB
Oiangu baserriak, Matias Gorrotxategi erretegiak eta Lazkao eta Iriarte jatetxeek hartuko dute parte saio honetan.
'Juego de Cartas' saioa Gipuzkoako barrualdean izango da aste honetan bertako jatetxeen maila altua erakusteko.
Hasteko, Ordiziako Oiangu baserrian izango dira. Tome Mariño izango dute horren ordezkari lehen jatetxe honetan. Basque Culinary Centerren elkar ezagutu zuten zenbait gaztek dute jatetxearen ardura.
Goierri utzi gabe, Olaberrin izango da saioa, Castillo hoteleko Matias Gorrotxategi erretegian. Bertan produktuaren kalitatearen aldeko apustua egiten dutela azalduko du Joxe Mari Olaziregi sukaldarien buruak.
Hirugarren lehiakidea Lazkaon dagoen Lazkao jatetxean izango dute zain. Carlos Rodriguez jabeak betiko zaporeak ardatz dituen menuarekin harritu nahiko gaitu.
Tolosaldean, Berrobin egingo du azken geldiunea 'Juego de Cartas' saioak. Bertan, Iriarte jatetxera joango dira, eta Felix Belaunzaran jabeak etxeko plater bereziarekin erakarriko gaitu: txerrikume errea.
'Juego de Cartas' 22:30ean izango da ikusgai gaur gauean eitb.eus-en eta ETB1en.
TB1en.