Itxi

telebista

ETB1, 22:00

Ganbara, Ganbara Txiki eta Hots abesbatzen kontzertua, larunbatean

A.A.| EiTB

Irailaren 23an Oñatin grabatutako emanaldia eskainiko du 'Oholtzan' saioak, Ilaski Serranok aurkeztuta.

0:23

Aste honetako 'Oholtzan' saioak Oñatiko hiru abesbatzen kantaldiaz gozatzeko parada eskainiko digu. Irailaren 23an Ganbara, Ganbara Txiki eta Hots abesbatzek Oñatiko leku ezberdinetan eskainitako kontzertu ibiltaria dugu, Aitor Biainek zuzenduta.

Bertan, euskal abesti ezagunak entzungo ditugu: 'Txoria txori', 'Maritxu nora zoaz', 'Aitormena' eta 'Mendirik mendi', besteak beste. Bestelako obren artean, 'Hallelujah, 'Kuimba' eta 'He never failed me yet' interpretatuko dituzte.

Ilaski Serranok aurkeztuta, 'Oholtzan' saioa, larunbatean, 22:00etan eitb.eus-en eta ETB1en.