telebista
22:30ean
Ekonomiaren mehatxu berriak hizpide, gaur gaueko '7 Días' saioan
EiTB
Krisi ekonomikoa gainditu dugu? Beste krisi berri baten aurrean gaude? Errepikatzen ari dira iraganeko finantza-arazoak?
Gaur gaueko '7 Días' saioak gure ekonomiaren egoera aztertuko du gertutik. Ekonomialariek alarma piztu duten hainbat joera nabaritu dituzte azkenaldian. Izan ere, iraganean horrenbeste arazo sortu zituzten finantza-jarduerak errepikatzen hasi dira eta krisi handia sor dezakete berriz. Bankuek, adibidez, 50 urterekin aurre-erretiroa hartzeko aukera eskaintzen diete euren langileei, eta, horrela, gaur egun, belaunaldi bereko bi pertsona 50 urterekin edo 67 urterekin erretira daitezke, euren lanpostuaren arabera. Zilegi ote da bereizketa hori?
Testuinguru honetan, Daniel Lacalle eta Zigor Urkiaga ekonomialariek egoera ekonomikoa aztertuko dute, eta, besteak beste, aurreko krisia gainditu ote dugun azalduko dute. Soldatak igotzeko ordua heldu da? Krisia gainditu badugu, nondik datoz mehatxu ekonomiko berriak?
Gainera, Estibaliz Ruiz de Azua eta Arantza Ruiz kazetariek azken egunetako politika gaiak aztertuko dituzte, eta, horretarako, Itziar Gorospe, Txarly Gonzalez, Montse Ramirez, Eduardo Azurmendi eta Garbiñe Biurrun izango dituzte solaskide. Besteak beste, Kataluniako hauteskundeen azken ordukoa aztertuko dute solasaldirako mahaiaren inguruan.
'7 Días' gaur, 22:30ean hasita, izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.
p>