Itxi

telebista

Eguberri egunean

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2017-2018 denboraldiaren inaugurazioa, ETB1en

A.E.|EiTB

Roberto Treviño zuzendari titular berriaren gidaritzapean, Brahms, Bernstein eta Mahlerren piezak joko ditu.

Eguberri egunez, 12:30ean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2017-2018 denboraldiaren inaugurazio kontzertua eskainiko da ETB1en, Robert Treviño zuzendari titular berriaren gidaritzapean. Estatubatuar zuzendariak kontu handiz diseinatu ditu orain hasiko den denboraldiaren bide estetikoak. Asmo handiko programazioa egitarau sinfoniko-koral eder batekin hasiko da; emanaldi horretan, Iruñeko Orfeoia izango du alboan, gure herrialdeko abesbatza antzinakoenetakoa.

Itxaropen-zukua izenburuko lana pieza hauek osatuko dute: Brahmsen 'Patuaren kanta', Bernsteinen 'Chichesterreko salmoak' (Easo Eskolaniako Markel Murillo haur kantariak beteko du bertan bakarlari lana) eta Mahler-en 'Lehenbiziko sinfonia: espiritualtasuna eta desirak', orkestraren soinu handiaren bitaminek indartuak.