Itxi

telebista

22:30ean

Jon Rahm golf jokalariari buruzko erreportajea, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Jon Rahm protagonistarekin eta bere gertuko jendearekin arituko dira, eta bizkaitarrak osatu duen denboraldi bikaina errepasatuko dute.

0:24

Gaur gauean, Jon Rahm golf jokalariari buruzko erreportaje berezia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Bizkaitarrak osatu duen denboraldi bikainaren karietara, kirolari gaztea gertutik ezagutzeko aukera emango du saioak. Bere ibilbide profesionalean, urte zoragarria bizi izan du, eta lortutako erronkak aztertu eta oraindik ere lortzeko gelditzen zaizkionak aitortuko ditu saioaren kameren aurrean.

Gainera, bere gertukoenekin arituko dira ETB1eko saioan, besteak beste, Jose Mari Olazabal eta Mikel Galdos golf jokalariekin, lagun mina duen Aritz Aduriz Athleticeko jokalariarekin, Edu Celles entrenatzailearekin eta Joseba del Carmen coach-arekin arituko dira. Gainera, bere familiako zenbait kiderekin hitz egingo dute.

Andaluziako Valderrama golf zelaian eta bere klubean, Larrabean, izango dira, eta lortutako garaipenetako irudiak ere erakutsiko ditu saioak.

'Jon Rahm' erreportaje berezia, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.