Itxi

telebista

22:30ean

'Cut bank' filmaren estreinaldia, gaurko 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, Margot Robbie aktorearen ibilbidea errepasatu eta 'El último tango en Paris' filmaren estreinaldiaren 40. urteurrenean, Maria Schneider protagonistak jasandako abusuez arituko da.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Cut bank pelikula estreinatuko du telebistan. Montanako herri txiki batean izandako krimen bortitz baten istorioa dakarkigu eta aktore zerrendan daude Jon Malkovich, Billy Bob Thornton, Oliver Platt, Bruce Dern, Teresa Palmer eta Liam Hemsworth. Felix Linaresek protagonisten eta filmazioaren datu guztiak emango dizkigu.

Saioak, gainera, Margot Robbie aktorea hartuko du protagonista. Australiarrak I, Tonya pelikulan egindako lan bikaina nabarmendu dute zinemazaleek, eta 'LND'k bere ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko du.

Bestalde, El último tango en Paris pelikula estreinatu zenetik 40 urte bete direnean, Maria Schneider aktore protagonistak filmazioan jasan zituen abusuez arituko da Politicamente incorrecto atala.

Amaitzeko, Frances Farmer 40. hamarkadako aktore ezagunaren istorio harrigarriaren berri emango du saioak. Ospitale psikiatriko batera eraman zuten nahiz eta gaixo ez egon, bere nortasun gogorra lasaitzeko asmoarekin. CSI: Hollywood atalak emango ditu datu guztiak.

'La Noche de... Cut bank' gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.