Itxi

telebista

22:30ean

Isa protagonista, 'El Conquis del Caribe'ren estreinaldian, gaur

A.E.|EiTB

Ismael Pereira, iazko lehiakide kuttuna, programako erreportari bilakatuko da.

'El Conquistador del Caribe' saioren lehen atala audientzia buru izan zen eta Isaren kanporaketa azkarra izango dute gaur 'El Conquis'en hizpide nagusi. Gasteiztarraren eta Lorearen arteko neurketa kaimanez inguratuta aztertuko dute. Halaber, orain arte erakutsi gabeko irudiak izango ditugu ikusgai bi aurkariak kanpamentura itzultzerakoan. Berebat, Samuluek Isa saldu ote duten galdetzeko saioaren webgunean egindako galdeketaren emaitzen berri emango dute.

Aurtengo saioan, nobedade gisa, Isma Pereira iazko lehiakide kuttuna programako erreportari bilakatu da. Ismak hartuko du Isa, eta baita gainerako kanporatuak ere, Loiuko aireportuan, abenturako sekretuak argitu nahian. Gotzon Mantulizek, berriz, Isaren kanporaketaren gakoak eman eta lehiakide gehienek zergatik izendatu zuten azalduko du.

Honako hauek izango dira aste honetako conquistologoak: Isa Landa, David Seco, Carol, Isma, Gotzon eta 'El Conquistador'eko bi kapitain mitikoak: Jose Luis Korta eta Juanito Oiarzabal. Joseina Etxeberriak bere musika aukeraketarekin animatuko du platoa, eta Ainhoa Etxebarriak ikus-entzuleen txiorik onenak errepasatuko ditu.

'El Conquis del Caribe' asteazkenero dago ikusgai, gaueko 'Eguraldia' saioaren ostean, ETB2n eta eitb.eus-en.