Itxi

telebista

22:00etan

Urdulizko pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.| EiTB

Promozio Txapelketako eta Binakako Txapelketako partida bana eskainiko dira.

  • Joxan Tolosa eta Xabier Euzkitze. Argazkia: EiTB

    Joxan Tolosa eta Xabier Euzkitze. Argazkia: EiTB

Gaurko 'ETB Kantxa' saioa Urduliztik emango da, zuzenean, 22:00etan hasita. Bertan, bi partida jokatuko dira: lehenengoa Promozio Txapelketakoa, Agirre-Iturriaga / Errandonea-Tolosa; ondoren, Binakako Txapelketakoa, Elezkano II-Rezusta / Altuna III-Martija. Emanaldia Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak gidatuko dute ETB1en eta eitb.eus-en.