Itxi

telebista

ETB1en eta ETB2n

Metalaren aro berria, aste honetan, 'Teknopolis'en

EITB

Metala lantzeko teknologia berriak hartuko ditu saioak hizpide.

Historian zehar, milaka urtez metala sortu eta metalari forma ematea izan da euskal industriarik garrantzitsuena. Eta tradizioa ez da eten. Aste honetako 'Teknopolis' saioak metalak lantzeko azken teknologiaren adibide pare bat erakutsiko ditu, berriak eta bertan garatutakoak.

Fagor Arrasaten ehunka tonako indarra duen prensa hidraulikoak egiten dituzte, altzairua moldatzeko. Orain arte inork ez du lortu aluminioa berotan landuko duen prentsarik; horixe da erronka. Eta Addilanen soldadura eta 3D inpresioa batzen dituen makina berri bat ari dira garatzen.

'Teknopolis' aste honetan izango da ikusgai larunbatean 13:20an ETB1en, eta igandean, ordu berean ETB2n. Saio biak eitb.eus atariak eskainiko ditu, ordu berean, streaming bidez.

/strong> bidez.