Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Jagoba 'El Conquis'en izango da, zirudien bezain indartsua ez dela frogatu ondoren

A.E.|EiTB

Eztabaida-saioan izango dira, halaber, Isa, David, Isma, Gotzon, Carol, Juanito eta Korta.

Jagoba izango da 'El Conquis' saioko gonbidatu nagusia gaur, Eiderren aurka azken duelua galdu ondoren. Arraunlari bizkaitarra minduta irten zen abenturatik, eta ez zituen gogo onez hartu taldekideen izendapenak ezta kapitainek bere buruaz esandakoak ere.

Horrez gain, Seleta Jagobaren taldekidea kanpamendura itzuli zeneko irudiak erakutsiko ditu saioak. Orobat, gorrian eztabaidan ikusi ahal izango ditugu, Gorrotxak eta Ismak hurrengo izendapenen aurrean izango duten estrategiaren inguruan. Berebat, Eider kanpamendura txapeldun itzultzen eta Samuluak lehen aldiz kanpamendu aberatsaz gozatzen ikusiko ditugu.

Hori guztia gutxi balitz, hurrengo atalaren aurrerapena pil-pilean dator. Talde berde eta gorrian estrategiarako iaioa den taldekidearen aukeraketak eztabaida piztuko du. Tronkoalen jokoa, lehiakideentzat arriskutsuena den jokoa, dute ate joka eta inork ez du galdu nahi honez gero.

Aste honetan abentura aztertzen Isa, David, Isma, Gotzon, Carol, Juanito eta Korta egongo dira. Azken hau Jagobaren entrenatzailea izan zen Kaikun, eta berriro ere aurrez aurre elkar ikusiko dute. Ez dira faltako Humberto eta bere pertsonaiak, ezta Joseina eta Ainhoa ere.

'El Conquis del Caribe' asteazkenetan izaten da ikusgai 'Eguraldia' saioaren ondoren, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.