Itxi

telebista

22:30ean

Edurne, talde gorriko laugarren kanporatua, gaurko 'El Conquis' saioko gonbidatua

EITB

Saioak, gainera, talde gorriaren bolada txarra aztertuko du, eta taldeko azken hiru kanporatuak izango ditu saioan: Anne, Lander eta Jagoba.

Edurne, Karibeko abenturako azken kanporatua, gaurko 'El Conquis' saioan izango da protagonista. Kolonbia utzi duen talde gorriko laugarren kidea da gasteiztarra, eta begirada guztiak bere taldeko bi kapitainen gainean daude jarrita (Isma eta Gorrotxa). Nork du talde gorriaren bolada txarraren ardura?

Bestalde, 'El Conquis' saioak aurretik ikusi ez diren irudiak eskainiko ditu: irabazleek eta galtzaileek kanpamentuetara heldu zirenekoak eta datorren ataleko immunitate jokoaren dinamikaren aurrerapena, besteak beste. Gainera, Edurne kanporatu ostean, Gotzon eta Isma Pereirarekin egindako elkarrizketetan aitortutakoa erakutsiko du saioak.

Horrez gain, aurretik kanporatu dituzten talde gorriko Anne, Lander eta Jagoba izango dira saioan, eta Puyuiien taldearen kinka txarraren arrazoien inguruko hausnarketa egingo dute. Aste honetako 'conquistologoak', halaber, Gotzon, Isma, Isa, David, Carol eta Juanito Oiarzabal izango dira.

Joseina Etxeberriak, bestalde, musika onenarekin girotuko du 'El Conquis'eko platoa, eta Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan esaten direnen berri emango du.

'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.