Itxi

telebista

22:30ean

Gure tradizioak hizpide, gaur gauean, 'Con la Calle a Cuestas' saioan

EITB

San Blas, San Anton eta Santa Ageda egunak, lehiaketa gastronomikoak eta hain ezagunak ez diren ohitura batzuk ezagutuko ditu saioak.

Gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioa Euskal Herriko tradizioetan barrena murgilduko da. Gure tradizio askok, San Blas, San Anton eta Santa Ageda egunen ingurukoek, besteak beste, erlijioan dute jatorria. Abadiñon, adibidez, San Blas egunez abereen merkatua egiten dute eta giro bikaina sortzen da erroskillak, kordoiak eta opilak erostera bertaratzen direnen artean.

Amurrioko San Anton eguneko azoka berri samarra da, duela 40 urte hasi baitziren antolatzen. Arabako herri honetara hurbiltzen diren guztiek txerriaren zozketa tradizionalaren moldaketa berri eta dibertigarri bat ikus dezakete.

Gure herriko beste ohitura tradizional bat Santa Ageda da. Santa Agedaren omenezko ermita bakarra Kastrexanan dago, eta urtero erromes asko joaten da bertara.

Baina Euskal Herrian gehien gustatzen zaiguna jatea da, dudarik gabe, eta nonahi antolatzen dira lehiaketa gastronomikoak. Horien artean, Mungiako Lapikoko eguna ezagutuko dute, hotzari eta euriari aurre egiteko indaba lehiaketa handia.

Horrenbeste tradizioen artean, asko dira guretzat ezezagunak, besteak beste, Oiongo "Katxiaren zilipurdia".

'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista