Itxi

telebista

Audientzia

Asteazkeneko 'El Conquis' saioa, azkeneko hiru urteetako atalik ikusiena

EITB

Edurne, Kolonbiako abenturako azken kanporatua, debateko protagonista izan zen.

Asteazkeneko 'El Conquis' saioak audientzia datu bikainak lortu zituen eta azkeneko hiru urteetako saiorik ikusiena izan zen. Kolonbiako abenturaren inguruko debateak %12,6ko audientzia zatia bereganatu zuen eta 223.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Edurne, realityaren azken kanporatua, asteazkeneko saioaren protagonista izan zen.