Itxi

telebista

20:00etan

Ander Gonzalezek Aduna bisitatuko du, 'Historias a Bocados'en, arratsaldean

A.E.|EiTB

Sagardotegi zaletasun handiko herriaren sukaldaritza kontuak ekarriko ditu.

'Historias a Bocados' saioan, Ander Gonzalezek Aduna bisitatuko du gaur, otsailak 25. Gipuzkoako herri honetan sagardotegi zaletasuna handia da. Sagarrondoz beteta dago pasaia, tartean, Luis Zabalak, Zabala sagardotegiko nagusiak, dituenak.

Iñaki Gorostidi harrijasotzailea izan zen. Esku bakarraz 186 kiloko harria altxatu zuen eta berehala gelditu zen lehiakiderik gabe. Boxeoan ere sartu zen, baina ez zitzaion abentura oso ondo atera eta harrietara jo zuen berriro. Harriak altxatzeari utzi zionean, altxatzeko harrien errepika txikiak egitea erabaki zuen.

Amodiozko istorio bat ere ekarriko du 'Historias a Bocados'ek. 68 urteko Niko Arruti eta 69ko Julita Larrañagaren istorioa, hain zuzen ere. Anderrek Getariko 'Historias Bocados'en ezagutu zuen bikotea, Julita saregilea zen bertan eta bere senargaia aurkeztu eta ezkondu egin behar zirela kontatu zion. Dagoeneko ezkondu dira eta Niko Adunakoa dela aprobetxatuz, ezkonduta zer moduz dauden galdetuko die.

'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.