Itxi

telebista

22:30ean

Greba feminista hizpide, gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioan

EITB

Gainera, Pedro Azpiazu sailburuak 50 hiritarren galderak erantzungo ditu Kontzertu Ekonomikoaren inguruan.

Gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioak martxoaren 8ko greba deialdia hartuko du hizpide eta aldarrikapen feministak aztertuko ditu. Horretarako, 50 hiritarren iritziak izango dira platoan entzungai. Gainera, Danel Alberdi, Montse Ramirez, Mikel Segovia, Irantzu Varela eta Eva Domaika solaskideak mahai-inguruan bilduko dira.

Halaber, Kontzertu Ekonomikoaren 140. urteurrenean, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua izango dute saioan gonbidatu. Azpiazuk 50 hiritarren galderak erantzungo ditu Kontzertu Ekonomikoari buruz, eta aurtengo kupoaren negoziazioen inguruan sortu diren kritikei ere erantzuna emango die.

Bestalde, Albert Riverak proposatu berri du euskara, katalana eta galiziera funtzionario publikoentzako baldintza izan ez daitezen; gai honen inguruan ere arituko dira saioan. Ciudadanos alderdiak hizkuntza koofizialen kontrako kanpaina hasi du Alderdi Popularrari aurrea hartzeko asmoarekin?

'360º. Tú Decides' saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.