Itxi

telebista

10:45ean

Joanikot pastorala, gaur goizean, ETB1en

EiTB

Joan zen urteko uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an antzeztu zuten Altzai eta Lakarriko herritarrek. Urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen eta 10:45ean emango du ostegunean

Joanikot pastorala 2017ko uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an antzeztu zuten Altzai eta Lakarriko herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen.

Ohikoa denez, Euskal Telebistak gaur, Ostegun Santuz emitituko du pastorala bere lehen kanaletik. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira, eta testu osoa, zubererako eta batuko bertsioekin, EiTBren webgunean aurki daiteke, Kultura atalean.

Pastoralaren testua Joana Etxart mauletar ikertzaileak ondu du, Joan Arberoakoa "Joanikot" kapitaina gaitzat hartuta.

Joanikot kapitainak Nafarroa Garaiaren konkistan hartu zuen parte 1512an Gaztelako eta Aragoiko erreinuen zerbitzura, baina, garaileen gehiegikeriak eta suntsipena ikusita, Henrike Albretekoaren bandora igaro, eta Nafarroa Garaia birkonkistatzeko gudukatu zen.

Joanikot pastorala gaur izango da ikusgai ETB1en 10:45ean.