Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Bilbao Athletic-Barakaldo, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Gainera, Gaubeka-Ibai Perez eta Zubiri-Gordon bikoteen arteko binakako pala txapelketako partida izango da ikusgai.

Gaur, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Bilbao Athletic eta Barakaldo taldeen arteko bigarren B mailako futbol partida. Norgehiagoka Lezaman jokatuko dute 16:00etan, eta Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Horrez gain, joan zen astean Mungian jokatu zen Gaubeka-Ibai Perez eta Zubiri-Gordon bikoteen arteko binakako pala txapelketa partida eskainiko dute ETB4k eta eitb.eus-ek goizeko 12:30etik aurrera. Iñigo Aiestaranek eta Mikel Aierbek emango dute partidaren berri.