Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Bastidako pilota jaialdia, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Gainera, Real Sociedad- Levante Iberdrola Ligako partida eta Goñiren omenezko pilota afizionatuen txapelketaren finalak izango dira ikusgai.

  • Pilotariaren eskuak. Argazkia: EFE.

    Pilotariaren eskuak. Argazkia: EFE

Gaur, martxoak 30, 12:00etan, Real Sociedad- Levante emakumeen Iberdrola Ligako futbol partida eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean. Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek egingo dute Zubietan jokatuko den norgehiagokaren kontakizuna.

Arratsaldean, Bastidako pilota jaialdiarekin bat egingo dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek, 17:00etatik aurrera. Hasteko, Gorka- Erasun eta Bakaikoa- Etchegoien bikoteek jokatuko dute atariko partida eta ondoren, Bengoetxea VI- Albisu eta Urrutikoetxea- Ibai Zabala bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia. Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa esatariek izango dute kontakizunaren ardura.

Bestalde, ETB4k eta eitb.eus-ek Goñiren omenezko pilota afizionatuen Txapelketaren finalak eskainiko dituzte 12:00etan.  Asteazkenean Zumarragan jokatutako txapelketaren emanaldia izango da, Xabier Legorburu eta Iñigo Viana esatarien kontakizunarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak