Itxi

telebista

22:00etan

'Matar al mensajero' filma, gaur gauean, ETB2n

A.H. | EITB

Egiazko gertakarietan oinarrituta, Gary Webb kazetariaren istorioa azaltzen du filmak. 22:00etan izango da ikusgai Euskal Telebistaren bigarren katean.

Euskal Telebistaren bigarren kateak Matar al mensajero film harrigarria eskainiko du gaur, martxoak 31, 22:00etatik aurrera. Jeremy Renner aktorea da protagonista nagusia.

Benetako gertakarietan oinarritutako pelikula da, eta Gary Webb kazetari estatubatuarraren istorioa kontatzen du. CIAren eta narkotrafikoaren arteko harremanaz ohartu zen kazetaria, eta crack drogaren negoziotik ateratako dirua Inteligentzia Agentzia finantzatzeko erabiltzen zela jakin zuen.

Ez galdu Matar al mensajero filmaren emanaldia, 22:00etatik aurrera, ETB2n.