Itxi

telebista

22:30ean

'Circuito cerrado' filma ikusgai izango da, gaur gauean, ETB2n

EITB

John Crwoleyk zuzendutako thriller honek aktore zerrenda luzea du, bertan topa daitezke, esaterako, Eric Bana, Rebecca Hall edo Ciarán Hlinds-en izenak.

Circuito Cerrado (Closed Circuit, 2013) filma izango da ikusgai, ostiral honetan ETB2n. Terrorismoa jorratzen duen thriller ingeles hau John Crowleyk zuzendu du eta hainbat izen ospetsu topa daitezke filmaren aktore zerrendan. Aktore hauetako batzuk dira, esaterako, Eric Bana, Rebecca Hall, Ciarán Hlinds, Jim Broadbent, Riz Ahmed edota Lee Asquith-Coe.

Film honek Martin Roseren (Eric Bana) eta Claudia Simmons-Howeren (Rebecca Hall) istorioa ekartzen digu, eta, oraingoan abokatu lanek elkartu badituzte ere, iraganean harreman sentimental bat izan zutenez, aspaldiko ezagunak dira. Abokatu bikote honek terrorista arriskutsu bat defendatzeko erabakia hartzearekin batera tentsioak gora egiten du pelikulan; terrorista hau maila internazionalean susmagarri bezala ikusia da, Erresuma Batuko merkatu batean bonba bat jartzea leporatzen baitzaio.

Ez ezazu galdu, 22:30ean, Circuito Cerrado filma ETB2n.