telebista
Gaur, 22:30ean
'El Conquistador del Caribe' bateratze garairako prestatuko da
Taldekako lehia amaitzeko, lehiaketako immunitate-joko zailenetako bat gainditu beharko dute astelehenean: amerikar pista bat.
-
14. ataleko taldekako jokoa
Gaurko "El Conquistador del Caribe"ren atalean, bateratze garaia hastear dutela izango da lehiakideek jasoko duten albisterik garrantzitsuena. Aurretik, baina, taldekako azken jokoa gainditu beharko dute: amerikar pista gogor bat.
Azken immunitate-jokoan, eskailera bat eraiki beharko dute. Horretarako, ibai inguruan galduta dauden eskailera-mailak aurkitu beharko dituzte, eta horietara iristeko hainbat zailtasun gaindu beharko ditu talde osoak: sare bat, egurrezko horma bat... Jardunaldi hori gainditu ondoren, taldeak ahaztu eta banakako lehia hasiko da.
Halaber, saioa hasi zenetik orain arte hartu behar izan duten erabakirik zailena hartu beharko dute kapitainek.
Azkenik, Seleta eta Krasi ez daude osasunez ondo. Azken dueluan lesionatu egin ziren eta medikuak artatu behar izango ditu. Ikusteko dago aurrera jarraitzeko moduan dauden ala ez.
"El Conquistador del Caribe" astelehenero izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n, 22:15 aldera, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean. Atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.