telebista
22:15ean
Altsasuko gazteen kasua hizpide, gaur gauean, '360º. Tú decides' saioan
EITB
Batetik, kartzelan 500 egun baino gehiago daramatzan gazte baten gurasoekin arituko dira, eta, bestetik, erasoa jasan zuen guardia zibil baten amarekin hitz egingo dute.
-
Epaiketaren une bat. Argazkia: EFE
Audientzia Nazionalean epaitzen ari den Altsasuko gazteen kasua asteko albistea izan da, eta gaurko '360º. Tú decides' saioak epaiketaren datu guztiak emango ditu. Batetik, kartzelan 500 egun baino gehiago daramatzan gazte baten gurasoekin egongo dira, eta, bestetik, erasoa jasan zuen guardia zibil baten amaren testigantza jasoko dute. Gaueko taberna-liskarra ala terrorismo ekintza bat izan zen? Saioan parte hartuko duten 50 herritarrak galdera horren erantzuna topatzen ahaleginduko dira, eta gertatutakoaren inguruan dituzten iritzi eta argudioak emango dituzte.
Bestalde, Javier Clemente izango dute saioan gonbidatu. Berarekin egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte eta, nola ez, futbolaz arituko dira solasean. Larunbat honetan jokatuko dute Barçak eta Sevillak Kopako Finala. Errepikatuko ote da Espainiako erregeari aurrekoan egindako txistualdia?
'360º. Tú decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.