Itxi

telebista

22:00etan

'El ladrón de palabras' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

Beste baten idazkiarekin ospea lortuko duen idazlearen azalean ikusiko dugu Bradley Cooper. Plagioa, sormen-krisia, handinahia edo damua bezalako gaiak lantzen ditu.

  • -

    -

El ladrón de palabras (The Words, 2012) filma izango da ikusgai, gaur, ETB2n. Egiazko gertaeretan partzialki oinarritutako film hau Brian Klugmanek eta Lee Sternthalek zuzendu zuten eta aktore-zerrenda paregabea du; hainbat izen ospetsu topa ditzakegu bertan, hala nola Bradley Cooper, Zoe Saldana, Jeremy Irons, Olivia Wilde edota Dennis Quaid, esate baterako.

Drama honek Rory Jansenen (Jeremy Irons) bizitza du ardatz. Idazle izatearekin amets egiten duen gizon honek eskuizkribu bat aurkitu eta berea balitz bezala argitaratuko du. Momentuko idazlerik arrakastatsuenetakoa bilakatuko da, eta beti imajinatu izan duen luxuzko idazle baten bizitza izan duela uste izango du. Amets honek ustekabeko bira bat emango du, ordea, eskuidatziaren benetako egilea ezagutzen duenean: eleberri hura gaztaroan idatzi zuen agurea, Bigarren Mundu Gerran Parisera joan behar izan zuena. Hantxe bizitako amodio istorioaren inguruan idatzi zuen orain agure zen gazte hark. Jansenek beste baten lana berea balitz bezala argitaratzearen prezioa ordaindu beharko du.

Ez galdu El ladrón de palabras filma, gaur, 22:00etatik aurrera, ETB2n!