Itxi

telebista

22:00etan

ETB2k 'La verdad' filma eskainiko du gaur gauean

EITB

Benetako gertakarietan oinarritutako drama hau James Vanderbil-ek zuzendu du eta aktore-zerrenda paregabea du. Bertan topa ditzakegu Cate Blanchett, Robert Redford, edota Elisabet Moss.

  • -

    -

ETB2k La verdad (Truth, 2015) filma eskainiko du gaur, 22:00etan. Produkzio iparamerikar hau James Vanderbilt-ek zuzendu badu ere, Mary Mapesen memorietan oinarritzen da. Gainera, pelikulak aktore-zerrenda paregabe bat du, Cate Blanchett, Robert Redford, Topher Grace edota Elisabet Moss topa ditzakegu, beste batzuek artean.

Egiazko gertaeretan oinarritutako kazetaritzari buruzko drama hau 2004ko Estatu Batuetako hauteskundeetan kokatzen da. Irak eta Afganistango gerra betean, George W. Bush berriz presidente izateko aukeratua izango dela dirudi, CBSko albiste agentziako produktore Mary Mapesek (Cate Blanchett) eta bere bazkideak, Dan Rather (Robert Redford) aurkezleak, guztia alda lezakeen istorio bat jakitera ematen duten arte. Badirudi Bush presidenteak era guztietako influentziak erabili zituela Vietnameko gerrara ez joateko. Albiste hau argitaratzeak ekaitz informatiboa ekarriko du, eta bikoteak hedabideen atzean ezkutatzen diren interes ekonomiko eta politiko guztien aurka borrokatu beharko du egiaren alde.

Ez galdu La verdad filma, 22:00etan, ETB2n.