Itxi

telebista

Emanaldi bereziak

San Prudentzio jaietako danborrada eta erretreta, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Imanol Artolak emango du bi ekitaldien berri. Erretreta 21:0etan izango da, eta Danborradaren emanaldia gauerditik aurrera.

0:18

Urtero legez, EiTBk bat egingo du Gasteizko San Prudentzio jaiekin, eta jai egun handiaren bezperan egingo diren erretreta eta danborrada eskainiko ditu. Imanol Artolak emango du bi ekitaldien berri ETB1en eta eitb.eus-en.

Erretreta 21:00etan izango da, Probintzia plazan. Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpetari eta atabalariek joko dute Aldundiaren jauregiko balkoitik. San Prudentzioren erretretak Erdi Aroan Gasteiz harresi ostean bizi zen garaian egiten zen dei militarra gogorarazten du. Hiriko ateak itxiko zirela iragartzen zuten.

Danborradaren emanaldia gauerdian hasiko da, 00:00etan, 'ETB Kantxa' saioko pilota emanaldiaren ostean. Gasteizko gastronomia elkarte ezberdinetako sukaldari eta soldaduek osatutako tropa Probintziako Jauregian bilduko da. Danborrak eta upelak hartuta, Erdi Aroko hirigunean eta erdialdeko kaleetan barrena abiatuko dira fanfarreen musikarekin batera