telebista
20:00etan
Hung Faik Ziortza-Bolibar bisitatuko du, gaur, 'Historias a Bocados' saioan
EITB
Sukaldariak Zenarruzako Kolegiatan, Simon Bolivarren museoan eta Casa Rafael ostatuan, auzokideen istorio gastronomikoak ezberdinak ezagutuko ditu.
-
Hung Fai, Eltziegon. (Argazkia: EiTB)
Gaur, apirilak 28, Hung Fai sukaldariak Ziortza-Bolibar herria bisitatuko du 'Historias a Bocados' saioan eta bertoko auzokideen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.
Hasteko, Zenarruzako Kolegiatan izango da. Eraikin ikusgarri honetan Antoni Maria Martin Fernandez-Gallardo kolegiatako priorea izango du gidari, eta ataria, eliza eta klaustroa erakutsiko dizkio. Trukean, Hung Faik plater berezia prestatuko dio, jengibre eta porruekin egindako urraburua banbu lurrunetan egosirik.
Ondoren, Simon Bolivarren Museoa bisitatuko du, eta bertan, Jose Argoitita, Tapia ezizenarekin ezaguna den arotzarekin izango da. Eraikinaren lanetan parte hartu zuen Tapiak eta museoaren nondik norakoak azalduko dizkio. Gainera, bere platerik gustukoena prestatuko dio, txerri hankatxoak.
Ziortza-Bolibarretik Donibane Jakue bidea pasatzen da eta bertan Casa Rafael ostatua jarri dute martxan Luis Calvok eta bere bikotekideak. Kanariar irletatik datoz, baina Luis Salamancakoa da eta bere bikotea Ingalaterrakoa. Hung Faik artisau xaboia egiten lagunduko dio Luisi eta elkarrekin baratxuri zopa prestatuko dute.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai 20:00etatik aurrera, ETB2n.