telebista
20:00etan
Aizarnazabalen izango da gaur 'Historias a Bocados' saioa
EITB
Hung Fai sukaldariak herriko biztanleen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.
-
Hung Fai, Leaburu-Txaraman. (Argazkia: EiTB)
'Historias a Bocados' saioak Urola-Kosta eskualdeko Aizarnazabal herrira eramango du gaur Hung Fai sukaldaria, eta hasteko, Gipuzkoako kiwi ekoizle bat ezagutuko du, Eustakio Urkizu. Bere zelaietako zuhaitzak tratamendu berezi batekin zaintzen lagunduko dio, eta ondoren, sukaldean, Hung Faik arroza prestatuko du barazki eta haragiarekin.
Pedro Aritzagaren baserria eta San Cristobal ermita ezagutuko ditu ondoren. Pedro okinak oso gustukoa du ehizatzea, eta bere baratzean egiten ditu ehizarako entrenamenduak. Bere baserriak 200 urte baino gehiago ditu, eta ermitaren eraikin berdinean dago. Baratzeko barazki eta animalien produktuekin egindako porru-tortilla prestatuko dio Hung Fairi.
Arantza Iso Kataluniakoa da, eta urtarriletik darama Aizarnazabalen bizitzen. Euskara ikasten ari da eta Gipuzkoara etorri da bere alabarekin egoteko. Arantzak Troska tabernan egiten du lan eta bertako sukaldean prestatuko dizkio Hung Fairi urdaiazpiko eta gaztarekin osatutako solomo liburuxkak.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai 20:00etan eitb.eus-en eta ETB2n.