telebista
22:30ean
Burgiko Almadiaren Eguna, gaur gauean, 'Con la Calle a Cuestas' saioan
EITB
Antzinako almadiazainak oroitu eta omentzeko asmoz, Nafarroako Pirinioetako herri honetan ospatzen den festa handian murgilduko da gaurko atala.
Gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioak Burgiko Almadiaren Eguna ezagutuko du. Milaka pertsona biltzen ditu urtero Nafarroako Pirinioetako festa handi honek almadiazainen ofizio gogorra oroitu eta omentzeko asmoarekin. Errepiderik ez zegoenean, errekak eta ibaiak bihurtu ziren basoetako egurra garraiatzeko bide bakarra, eta eskualdeko ausartenak enborrez egindako almadiak erabiltzen hasi ziren, ibaian behera, mendiko egurra garraiatzeko.
Oso lan arriskutsua zenez, oso ondo ordainduta zegoen, eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa ibarretara oparotasun handia ekarri zuen. Eskualde honetako familia gehienek almadiazain izandako arbasoak dituzte eta festa handi honekin bat egiten dute, tradizio handiko ospakizunean parte hartuz.
Aurten lehen aldiz, bi emakume almadiazain izendatu dituzte, eta aste honetako 'Con la Calle a Cuestas' beraiekin izan da une historiko honetan. Gainera, festa hori antolatzeko lanak gertutik jarraituko dituzte, eta ibaiaren jaitsieran bizi duten adrenalina eta nerbioen lekuko izango dira.
'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.