telebista
22:00etan
'La casa de las dagas voladoras' filma, gaur gauean, ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Paisaia ederrak eta borrokako eszena ikusgarriak eskaintzen ditu filmak, eta Kristo aurreko 859. urtean, Txinan, girotuta dago.
Gaur, maiatzak 12, ETB2k La casa de las dagas voladoras (Shí Miàn Mái Fú) film txinatarra eskainiko du. Paisaia ederrak eta borrokako eszena ikusgarriak eskaintzen ditu Zhang Yimouk zuzendutako filmak.
Kristo aurreko 859. urtean, Tang dinastia txinatarra gainbeheran dago hainbat urtez botere handia izan ondoren. Herrialdeko biztanleak haserre daude, eta erreboltariek hainbat armada osatu dituzte gobernu ustelari aurka egiteko. Talde boteretsuena Daga hegalarien etxea da; aberatsei lapurtzen diete lapurtutakoa txiroei emateko, eta horrela biztanleek babesa lortzen dute.
Leo eta Jin kapitainek agindu bat jasoko dute: taldeko buruzagi berri misteriotsua atxilotu behar dute. Horretarako, plan zorrotz bat osatuko dute. Jin kapitainak gerlari bakarti baten itxurak egingo ditu eta Mei iraultzaile itsua kartzelatik aterako du, hark Daga hegalarien etxera eraman dezan. Dena den, bidean daudela maitemindu egingo dira Jin eta Mei.
Ez ezazu galdu La casa de las dagas voladoras filma, 22:00etan, ETB2n.