Itxi

telebista

22:00etan

Maria Montessoriren bizitzari buruzko telesaila, gaur, ETB2n

EITB.EUS

Medikuntza ikastea erabaki zuen eta, 1896. urtean, Italiako lehen mediku emakumea bihurtu zen. Handik aurrera, umeen heziketari ekin zion buru-belarri.

ETB2k María Montessori. Una vida dedicada a los niños telesaila eskainiko du igande honetan. Gianluca Maria Tavarellek zuzenduta, Paola Cortellesi, Massimo Poggio, Gianmarco Tognazzi eta Lisa Castoni dira munduko pedagogo ospetsuenari buruzko telesailaren protagonista nagusiak.

Familia burges baten baitan jaio zen Maria, baina bizitza hura alde batera utzi eta ikasten hasi zen. Bere garairako oso aurreratua zen. Medikuntza ikastea erabaki zuen eta, 1896. urtean, Italiako lehen mediku emakumea bihurtu zen. Handik aurrera, umeen heziketari ekin zion buru-belarri eta oraindik ere ezaguna den 'Montessori metodoa' garatu zuen. Maria Montessoriren borroka, ardura, lana eta pasioaren isla da telesaila.

María Montessori. Una vida dedicada a los niños, gaur, ETB2n, 22:00etatik aurrera.