Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Algecirasen eta Altsasun Guardia Zibilarekin gertatutakoak, '360º. Tú Decides'en

EITB

Saioak bi kasuek jaso duten trataera ezberdina aztertuko du. Platoan, besteak beste, Bel Pozueta, Altsasuko gazteetako baten ama, izango dute gonbidatu.

Gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioak Algecirasen eta Altsasun Guardia Zibilarekin gertatutakoak azaldu eta bi kasuek izan duten trataera ezberdinaren arrazoiak aztertuko ditu. Algecirasen hiritarren eta agenteen artean izandako liskarra bandalismo ekintza bezala ikertzen ari dira. Altsasuko gertaerak, ostera, terrorismo ekintza bezala epaitu dituzte.

Saioak bi kasuen datu guztiak bilduko ditu, preso dauden hiru gazte nafarrek kartzelan urte eta erdi bete duten aste honetan. Gainera, Bel Pozueta, Adur Ramirez de Alda gaztearen ama, izango dute platoan gonbidatu.

Bestalde, Olga Rodriguez abokatu penalistak eta Irantzu Varela, Tito Irazusta eta Fernando Palacios kolaboratzaileek parte hartuko dute saioan.

'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai 22:30ean eitb.eus y ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista