Itxi

telebista

09:00etan

CUPeko Iñigo Robredorekin elkarrizketa, gaurko 'Egun On Euskadi'n

EITB

Bartzelonatik zuzenean erantzungo die politikari katalanak Estepan Aldamiz-Etxebarriaren galderei.

Gaur, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Iñigo Robredo CUPeko kidea elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian, Bartzelonatik zuzeneko konexioan. Horrez gain, Duñike Agirrezabalaga, Iker Bizkarguenaga eta Jonatan Garciak egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan.

'Egun On Euskadi' 09:00etatik aurrera izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista