Itxi

telebista

Kirolak

Atletismoa, futbola, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Bizkaia Zubiko Maratoi Erdia, Fuenlabrada-Real Sociedad B eta Bilbao Athletic-Villarreal B partidak, Italiako Giroko 15. Etapa eta Azpeitiko pilota jaialdia emango dira.

Kirol eskaintza betea izango dugu gaur ETBn eta eitb.eus-en.

Hasteko, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Oreka' saioaren barruan Bizkaia Zubiko Erdia Maratoia izango dugu ikusgai 11:30etik aurrera. Juanan Legorburuk gidatuko du emanaldia Xabier Leibarrek eta Xabier Anduezak lagunduta.

Italiako Giroko emanaldia 13:05ean hasiko da. Dolomitetan jokatuko den Tolmezzo-Sappada 15. etaparen berri emango dute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak.

17:15ean pilota emanaldia izango dugu Azpeititik. Bi partida jokatuko dira: Retegi-Martija / Victor-Imaz eta Ezkurdia-Elezkano II (Buruz Burukoaren ¾ postuak erabakitzeko). Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Bestalde, ETB4n eta eitb.eus-en Bigarren B Mailako igoera faseko bi neurketa izango dira ikusgai: 12:00etan Fuenlabrada-Real Sociedad B eta 18:45ean Bilbao Athletic-Villarreal B. Naxari Altuna eta Juanan Larrañaga izango dira esatariak.

Kirol eskaintza osatzeko, hilaren 12an Berrizen jokatutako aizkolarien buruz buruko Eusko Label sariko jardunaldia eskainiko da 11:00etan, eta Emakumeen Birako 2. etaparen laburpena 21:00etan, biak ala biak ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Telebista