Itxi

telebista

22:30ean

Odei eta Meltxor gonbidatu, gaur gauean, 'El Conquis'eko denboraldiko azken debatean

EiTB

Julian Iantzik bost finalistek gainditu beharreko erronken berri emango du, esklusiban.

  • Odei eta Meltxor

    Odei eta Meltxor

Finalaren atarian gelditu ziren bi lehiakideak hartuko dituzte 'El Conquis'en denboraldiko azken debatean gaur gauean: Odei eta Meltxor. Odei estratega ona izan da, baina azken atalera galtzailerik handiena bezala iritsi da. Ahalegin handia egin zuen izenda ez zezaten, baina ez zuen lortu. Meltxorrek, bestalde, janari falta nabaritu zuen, eta 'erregairik gabe' ez zuen lehiaketaren fase erabakigarriena pasatzea lortu.

Aste honetako saioan, finalaren hasiera ikusiko dugu. Seletak, Eiderrek, Zuriñek, Aiorak eta Gotzonek proba gogor bati egin beharko diote aurre. Julian Iantzik bost finalisten desafioa kontatuko du saioan, esklusiban. Lehiakideak nola esnatzen diren, finala izango den lekura nola iristen diren, prestaketa lanak eta probaren irudi onenak erakutsiko dituzte datorren astelehenean.

Julianekin batera, ohi denez, mihi zorrotzeko konkistologoak izango dira platoan: Juanito, Isa, Eneko, Jass, Gotzon, Arantza eta David. Halaber, Joseina Etxeberriak platoa musikarekin girotuko du, eta Ainhoa Etxebarriak sare sozialetako mezurik onenak bilduko ditu. Aste honetan, gainera, aurtengo publikoaren faboritoaren zerrendatik kanpo geratuko dira beste hiru lehiakide.

'El Conquis del Caribe' gaur 22:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista