telebista
22:30ean
Gürtel kasua hizpide, gaur gaueko '360º. Tú Decides' saioan
EITB
Gainera, pentsiodunen protestei buruz arituko dira, larunbat honetako manifestazioen harira.
Gaurko '360º. Tú Decides' saioak Gürtel kasuaren epaia hartuko du hizpide, eta horrek eragindako ondorio eta mugimendu politikoak aztertuko dituzte gonbidatu ezberdinekin.
Bestalde, pentsiodunen protestei buruz arituko dira, izan ere, larunbat honetan, berriz ere kalera irteteko deialdia egin dute. EAJren eta PParen arteko akordioak balio e, eta 1.080 euroko pentsio minimoak lortu arte ez dituzte protestak geldituko. Errealistak dira euren eskaerak? Pentsio minimo horiek ziurtatzeko dirurik badago? Saioan parte hartuko duten 50 hiritarrek Gerardo Camps PPko ordezkariari galdetuko diote pentsioen egoerari buruz.
Horrez gain, Juan Carlos Monedero izango dute saioan, Irene Monterok eta Pablo Iglesiasek erosi duten txaletaren inguruko polemikari buruz hitz egiteko. 50 hiritarrek kontu honen inguruko iritzia emango dute, eta gaia mahai gainean jarriko dute Tito Irazusta, Irantzu Varela, Raquel Ecenarro eta Fernando Palacios solaskideekin.
'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.