Itxi

telebista

Kirolak

Giroko 19. etapa eta pilota finalari buruzko saio berezia, gaur

EiTB

Aimar Olaizolari eta Jokin Altunari buruzko erreportajea eta euren bi partida, 2005eko buruz buruko finala eta 2015eko final laurdenetakoa, eskainiko dira.

  • Altuna eta Olaizolaren artxiboko irudia

    Altuna eta Olaizolaren artxiboko irudia

Venaria Realen hasi eta Bardonecchia mendatean amaituko den Italiako Giroko 19. etapa 13:05etik aurrera izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en gaur. Aurrez beste hiru gain ere igo beharko dituzte: Colle del Lys (2.), Colle delle Finestre (Coppi Gaina) eta Sestriere (3.). Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute kontakizuna.

Gauean ez da zuzeneko pilota emanaldirik izango. Igandeko buruz buruko finalaren atarian, bi finalistei buruzko erreportaje labur bat emango da. Bertan, Aimar Olaizolaren eta Jokin Altunaren hitzak jasoko dituzte, eta euren herrietan, Goizuetan eta Amezketan, bizi den giroa ere bai. Pilota aukeraketaren nondik norakoak eta buruz buruko txapeldun izandakoen iritziek osatuko dute saio berezia.

Ondoren, 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko dute eta bi partida berreskuratuko dira ETBko artxibotik: lehendabizi, 2005eko buruz buruko finala, Olaizola II-Irujo; ondoren, 2015eko buruz buruko txapelketako final laurdenetako norgehiagoka, Olaizola II-Altuna III.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista