Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

telebista

11:50ean

Maixa Zugasti, gaur, 'Arte[faktua]' saioan

EITB

Idazle tolosarrak Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko editorea gonbidatuko du saiora.

1:38

Maixa Zugasti, Hernanin bizi den idazle eta irakasle tolosarra, da aste honetako gonbidatu nagusia 'Arte[faktua]' saioan. Bi nobela plazaratu ditu idazleak oso denbora gutxian. Lehenak, L.A.A. izenekoak, indarkeria matxista du ardatz. Donostian kokatuta dago eta benetako gertakari batean dago oinarritua. Zugastik Irun Hiriko Kutxa Literatura saria jaso zuen iaz nobela honengatik.

Bigarren lana Ahotsak eta itzalak 1936ko gerraren ondorioak jasan zituztenen ingurukoa da. Honetan ere, benetako gertakizunetatik abiatu da idazlea istorioa burutzeko. 10 urteko lan luzea izan da, irakaskuntzak eta bere umeak zaintzeak uzten zizkioten denbora libreetan idatzi baitu.

Bere gonbidatua, Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko editorea da. Beretzako aurkikuntza bat izan omen da Maixa Zugasti ezagutu izana.

Irakurlearen tartean, Ipar Alkain iruindarrak Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburua gomendatuko die liburuzaleei. Horrez gain, Harkaitz Cano, Maddi Zubeldia eta Luis Garde idazleek gustukoen dituzten liburuen aipamena egingo dute.

Uxue Castroman Igal eta Ane Aguirre Garcia Galdakaoko Elexalde Institutuko ikasleek Krokodiloa ohe azpian Mariasun Landaren ipuinaz hitz egingo dute eurek egindako booktoubean.

Hiru nobedaderen berri emango da eta Garoa, Elkar, Hitz eta Katakrak liburu-denden gomendioak ere azalduko dira. Maixa Zugastiren epilogoak itxiko du saioa.

'Arte[faktua]' gaur izango da ikusgai, 11:50ean, eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista