Itxi

telebista

Kirolak

Euskadiko Fitness Txapelketa, 16:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Zaramagako Torneoko finalak ere eskainiko dira.

Maiatzaren 26an Gernikan jokatutako Euskadiko Fitness Txapelketa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur, 16:00etan. Iñaki Mikeo arduratuko da kontakizunaz Aitor Madariaga lagun duela.

Hau amaitutakoan, 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko dute eta partida hauek eskainiko dira: Olaizola II-Mendizabal II / Titin III-Laskurain (2008ko Binakako finala), Olaizola II-Irujo (2013ko Lau T'erdiko Txapelketako finala) eta Olaizola II-Irujo (2013ko Buruz Buruko Txapelketako finala).

12:00etan afizionatu mailako pilotaren tartea zabalduko dute ETB4n eta eitb.eus-en Zaramagako Torneoko finalak eskaintzeko. Iñigo Aiestaran eta Iker Gereta izango dira esatariak.