Itxi

telebista

22:30ean

'Whisky Galore' komediaren estreinaldia, gaurko 'LND'n

EITB

Gainera, zinematik kanpo Hollywoodeko aktoreek dituzten negozioei buruzko erreportajea eskainiko du saioak eta pelikuletako esaldi famatu gehiago ekarriko ditu.

0:25

Gaur, 'La Noche de.....' saioak Whisky Galore komedia dibertigarria estreinatuko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da eta bigarren mundu gerratearen garaian, Eskoziako irla batean whisky kargamentu handia zeraman itsasontzi baten naufragioaren istorioa azaltzen du. Irlako biztanleek denbora luzea zeramaten alkoholik edan gabe, eta kargamentuarekin geratzeko ahaleginak egingo dituzte autoritate eta poliziari iruzur eginez. Ellie Kendrick, James Cosmo, Eddie Izaard, Sean Biggerstaff eta Kevin Guthrie aktoreak dira pelikularen protagonistak.

Saioak, gainera, pelikularen filmazioaren datu guztiak emango ditu eta horrez gain, Hollywoodeko aktore ezagunenek zinematik kanpo dituzten negozioen inguruan arituko dira También son humanos atalean. Horien artean, George Clooney eta Clint Eastwood aktore ezagunen kasuak aipatuko dituzte.

Bestalde, ¿Quién es esa chica? erreportajea izango da ikusgai, Ben Affleckekin batera Perdida pelikula bikaina filmatu zuen emakumearen inguruan.

Amaitzeko, pelikuletako esaldi onenak ekarriko ditu saioak, horien artean, Groucho Marx eta Bruce Willis aktoreen esaldirik ezagunenak.

'La Noche de... Whisky Galore' gaur gauean izango da ikusgai 22:30ean ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista