Itxi

telebista

Abuztuaren 31ra arte

Online castinga, 'El Conquis 15'en sartzeko azken aukera!

I.A. | EITB.EUS

Txema Montoya eta Joxan Goñi "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren zuzendariek Internet bidezko castingean arrakasta izateko sekretua azaldu dute.

Aurrez aurreko castingak bukatuta, azken bat dute "El Conquistador 15"en lehiakide izan nahi dutenek: Internet bidezko castinga egitea, bideoa bidalita. Oraindik bideoa prestatu ez baduzu, hemen dituzu saioaren zuzendarien zenbait gomendio, beraiek erakartzeko. Abuztuaren 31ra arte jasoko dituzte.

Internet bidezko castingean arrakasta izateko gakoak

Joxan Goñi eta Txema Montoya "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren zuzendariek zenbait gomendio eman dituzte zure castinga besteena baino erakargarriagoa izan dadin. Hona hemen zerrenda:

1. Oso dibertigarria izan dadila. Bideoa hasitakoan, ikusten jarraitzeko gogoa piztu behar du.

2. Originala izan dadila, aurretik egindako castingetan ikusi ez den modukoa.

3. Zainduta egon dadila. Maila oso ona duten bideoak bidaltzen ditu jendeak.

4. Pertsona ezagunen bat ager dadila zu lehiakide bezala ona izango zarela esaten.

5. Gauza bereziren bat egiten jakinez gero, erakutsi.

6. Ez esan "lagunen laguna naiz"; hori funtsezkoa da.

7. Ez esan "ez dut inoiz tranparik egingo"; hori gezurra da.

Umoretsu diotenez, ez dute eroskeriarik baztertzen (urdaiazpiko bat, adibidez), baina horrek ez dizu aukeratua izateko ziurtasunik emango; beraz, hobe duzu "oparitxorik" ez egitea…

Online castingean parte hartu zuten lehiakideen adibideak

Oraindik ere ez badakizu zer bideo mota prestatu "El Conquis"en webeko formularioaren bidez bidaltzeko, lehiakide batzuek saioko parte-hartzaile izateko bidali zituzten bideoak ikus ditzakezu.

Eider Alonsok, "El Conquistador"ren 14. edizioko irabazleak, bideo honi esker lortu zuen saioan parte hartzea:

Guille Gonzalez azken edizioko lehiakideak webeko formularioaren bidez bidali zuen bere bideoa. Hona hemen Rivas-Vaciamadrid udalerriko lehiakide madrildarrak bidali zuen aurkezpen-bideoa:

Aurreko edizioetako adibideak ere baditugu. Alex Ortega "El Conquistador del Caribe"ren 13. edizioko lehiakide oriotarrak lagunei esker lortu zuen saioan parte hartzea. Kuadrillak "Gaztea Box" saioari pasatu zion Alexen bideo castinga, eta handik egin zuten oriotarraren aldeko kanpaina. Gogora dezagun nola jakin zuen Alexek 13. edizioko lehiakidea izango zela:

Saioa Etxeberriak ere edizio berean parte hartu zuen. Hona hemen getariarraren aurkezpen-bideoa:

Aitor Zabalzak "El Conquistador del Amazonas"en parte hartu zuen, pirañen taldean. Internet bidezko castingerako bidali zuen bideoan ehizan eta arrantzan egiteko zuen trebetasuna erakutsi zuen:

Bukatzeko, hona hemen Ainhoa Gomezen bideoa. Aitor bezala, saioaren 12. edizioan izan zen, jaguarren taldean. Ingalaterran bizi da, eta bertatik bidali zuen bideoa: