telebista
22:30ean
Itsasoari begira egongo dira gaur gauean 'Con la Calle a Cuestas' saioan
EITB
Saioak, besteak beste, antzinako itsasontziak ezagutuko ditu, arrantzan arituko da eta DYAko erreskate taldearekin irtengo da lanera.
Gaur gauean, ETB2ko 'Con la Calle a Cuestas' saioa itsasora begira jarriko da. Hasteko, Pasaiako Itsas Festibalera bisita egingo dute eta bertan, antzinako itsasontzien hainbat maitale ezagutuko dituzte, ontzien ur gaineko museo honetan barrena.
Pasaiatik gertu, Hondarribian, lagun-talde batekin irtengo dira txipiroiak hartzera. Portugaleten, ordea, itsasora irten gabe, kaitik arrantzarako kanaberarekin aritzen direnekin izango dira.
Horrez gain, itsasontzietan ere jai ederrak antolatzen direla jakingo du saioak, eta Bilboko itsasadarrean aritzen den ontzi bateko festa-giroan murgilduko dira.
Amaitzeko, DYAko erreskate talde bereziarekin batera irtengo dira, haien salbamendu praktikak gertutik ezagutzeko.
'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.