Itxi

telebista

Zinema

'La Noche De...' saioak 'Chef' pelikula eskainiko du 22:30ean

EITB

Saioak, gainera, Zoe Saldana aktorea hartuko du protagonista, hegaldi konpainia arriskutsuenaz arituko da eta ospetsuen fitxa polizialak erakutsiko ditu.

'La Noche de...' saioak Chef komedia dibertigarria eskainiko du gaur gauean. Sukaldari batek ospe handiko jatetxe batean lana galdutakoan, foodtrack batean janaria saltzen hasiko da. Jon Fayreau dugu pelikularen zuzendaria eta aktore nagusia, eta Scarlett Johnasson, John Leguizamo, Robert Downey Junior, Sofia Vergara eta Dustin Hofman ikusiko ditugu harekin batera. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak azalduko ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, 'LND'k Zoe Saldana aktorea hartuko du protagonista, astearte honetan, 40 urte beteko dituela hizpide hartuta.

Horrez gain, munduko hegaldi konpainia arriskutsuena zein den jakinaraziko du Línea caliente atalak, eta, amaitzeko, aktore ospetsu batzuen fitxa polizialak azalduko dituzte La huella del crimen atalean.

'La Noche de... Chef' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.