Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Arrauna, pala eta pilota, zuzenean, gaur, EiTBn

EiTB

Donibane Lohizuneko Bandera, Bizkaiko Irekiko finala eta Muskizeko jaialdia eskainiko dira.

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango ditugu gaur arratsaldean ETBn eta eitb.eus-en.

Hasteko, arrauna: Donibane Lohizuneko Banderaren kontakizuna egingo dute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak 15:30etik aurrera ETB1en.

17:00etan palari egingo diote tartea ETB4n, Bizkaiko Irekiko finala eskaintzeko. Iñigo Aiestaranek eta Ander Landetak egingo dute Gaubeka-Etxebarren / Necol-Urrutia partidaren kontakizuna.

18:00etan Muskizeko pilotalekuarekin bat egingo du ETB1ek. Bi partida jokatuko dira: Victor-Aretxabaleta / Arteaga II-Larunbe eta Bengoetxea VI-Urrutikoetxea (4 ½-ko San Fermin Txapelketa). Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Bestalde, 12:30ean, ETB1en, bezperan Gasteizen jokatutako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketa izango dugu ikusgai, Iñaki Mikeoren kontakizunarekin.