telebista
Zinema
'La batalla por Sebastopol' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Lyudmila Pavlichanko frankotiratzaile errusiarrak Bigarren Mundu Gerran izandako paperean oinarritutako filma da. 309 soldadu nazi hil zituen Sebastopoleko gerran, antza.
-
Filmeko irudia
La batalla por Sebastopol (Bitca za Sevastopol, 2015) filma eskainiko du gaur ETB2k. Sergey Mokritskiyren gidaritzapean, film honetan Yuliya Peresild, Yevgeni Tsyganov, Joan Blackham, Anatoliy Kot, Oleg Vasilkov edota Nikita Tarasov bezalako aktoreek hartzen dute parte.
Bigarren Mundu Gerrari buruzko film autobiografiko honek Lyudmila Pavlichankoren istorioa kontatzen du. Gerraren piztean, 1941ean, ejertzitoan izena eman behar duen ikasle errusiarra da Lyudmila. Laster ohartuko dira guztiak frankotiratzaile aparta dela, eta Alemaniako nazien goi karguek gaztearekin akabatzea aginduko dute. Lyudmila Pavlichanko, bitartean, maitemindute
Ez ezazu galdu La batalla por Sebastopol (Bitva za Sevastopol) filma, 22:30ean, ETB2n.